Zaraitzu

Nafarroako Pirinioen bihotzean dago, eta hamabost udalerrik osatzen dute. Ingurune natural paregabe batez inguratuta dago (Orhiko kaskoa, Abodi mendia eta Iratiko oihaneko pagadi sarriak) eta ingurumen-aberastasun handiko bitxiak ditu. Bere biodibertsitatea babesleku ezin hobea da balio ekologiko handiko animalientzat eta landareentzat, esaterako: okil gibelnabarra eta muturluze eta igel piriniotarrak; eta lilipa, neguko txilina, izar beltza edo ilarra bezalako lore ahulak.

Natura-ondare honen erakargarritasun handienetakoak bere paisaia eta bide ugari dira, adibidez: Iratiko etxeetatik abiatu eta Irabiako urtegira doana, Itsuosin ur-jauzikoa edo Errekaidorra.

Urteko edozein sasoitan gozatu daiteke ibilaldiak eginez, mendiko bizikletaz ibiliz, mendi eta tontorrik entzutetsuenetara igoz, edo Abodi-Iratiko zirkuituetan ipar eskia praktikatuz.

Erremendia ez da ahaztu behar, Aezkoa, Zaraitzu eta Urraulgoiti ibarren artean dagoen lekune naturala. Bertan bi bide markatu daude, biak oso gomendagarriak mendi-ibiliak egiteko.

Centro de Montaña Abodi

Irati Abodi

Irati-Abodi Mendi Gunea, aduana zaharraren orubean kokatua (Pikatua), eraikin moderno eta funtzionala da, ipar eskiko materiala, elur-erraketak eta BTT bizikletak alokatzen dituena.

Ikusi

 

Centro de Montaña Abodi

Iratiko etxeak

Iratiko etxeetako harreragunea da turistek Iratiko oihanera sartzeko gehien erabiltzen duten sarreretako bat. Iratiko etxeak, Erregeren etxeak ere deituak, Elurretako Ama Birjinaren ermitatik 100 metrora daude. “Guarden etxea” delakoan ostalaritza-zerbitzuak, erakusketa-areto bat eta hitzaldietarako eta bileretarako gelak daude.

Ikusi

 

Remendia Erremendia junio 2022

Erremendia

Jaurrieta udalerrian dago, Abaurregainarako noranzkoan. Lekune natural eta aisialdirako eremu hau izen bereko mendatean dago, Aezkoa, Zaraitzu eta Urraulgoitiren artean.

Mendi-inguru eder eta ikusgarria da bere gailur eta ikuspegi paregabeei esker. Bertan ohikoa da ganadua ikustea larreak baitira.
Mendi-ibiliak egiteko bi bide markatu daude. Aparkalekua badago.

Ikusi

 

Errepideen egoera