• Remendia junio 2022 Valle de Salazar

Erremendia

Jaurrieta udalerrian dago, Abaurregainarako noranzkoan. Lekune natural eta aisialdirako eremu hau izen bereko mendatean dago, Aezkoa, Zaraitzu eta Urraulgoitiren artean.

Mendi-inguru eder eta ikusgarria da bere gailur eta ikuspegi paregabeei esker. Bertan ohikoa da ganadua ikustea larreak baitira.

Mendi-ibiliak egiteko bi bide markatu daude. Aparkalekua badago.

2021ean, Zaraitzuko Ibaxaren Batzorde Orokorraren eta Nafarroako Gobernuren arteko hitzarmena egin zen, Erremendiko finka biziberritzeko proiektua idazteko.

Nafarroako Gobernuko Proiektu Estrategikoetarako Zuzendaritza Nagusiak 433.966,29 euroko dirulaguntza eman zuen, Nafarroa Suspertu planaren barnean, Pirinioetan inbertitzeko, “Erremendia, garapen-proiektua” izenekorako. Hiru urteetarako inbertsioak hartzen ditu barne. 2021eko urrian, Erremendiko finkako eraikin nagusiaren, pataten biltegiaren eta Ingeniariaren Etxearen zerbitzu nagusietako eta estalkiak eta fatxadak birgaitzeko lanak esleitu ziren.

2022an obren bigarren fasea egin da. Obra horiek Erremendia finkako “patata-biltegian” beheko solairua egokitzeko eta Erremendia finkako etxebizitza barrutik berritzeko egin ziren.

2023an egingo dira eraikin nagusiko obrak. Han, jarduera soziokulturaletarako eta bisitariak hartzeko espazioa sortuko da.

Logo Gobierno Navarra

Centro de Montaña Abodi

Irati Abodi

Irati-Abodi Mendi Gunea, aduana zaharraren orubean kokatua (Pikatua), eraikin moderno eta funtzionala da, ipar eskiko materiala, elur-erraketak eta BTT bizikletak alokatzen dituena.

Ikusi

 

Centro de Montaña Abodi

Iratiko etxeak

Iratiko etxeetako harreragunea da turistek Iratiko oihanera sartzeko gehien erabiltzen duten sarreretako bat. Iratiko etxeak, Erregeren etxeak ere deituak, Elurretako Ama Birjinaren ermitatik 100 metrora daude. “Guarden etxea” delakoan ostalaritza-zerbitzuak, erakusketa-areto bat eta hitzaldietarako eta bileretarako gelak daude.

Ikusi

 

Remendia Erremendia junio 2022

Erremendia

Jaurrieta udalerrian dago, Abaurregainarako noranzkoan. Lekune natural eta aisialdirako eremu hau izen bereko mendatean dago, Aezkoa, Zaraitzu eta Urraulgoitiren artean.

Mendi-inguru eder eta ikusgarria da bere gailur eta ikuspegi paregabeei esker. Bertan ohikoa da ganadua ikustea larreak baitira.
Mendi-ibiliak egiteko bi bide markatu daude. Aparkalekua badago.

Ikusi

 

Errepideen egoera