Errege Abelbidea eta Zaraitzu ibarra

Zaraitzu ibarra Errege Abelbideari lotuta dago duela zenbait mendetik. Ondoko Erronkaribarren eta Bardearen arteko transhumantziaren gaineko IX. mendeko aipamen idatziak daude. XVI. mendean, Bardeaz gozatzeko eskubidea eman zitzaion Zaraitzu ibarrari, eta, geroztik, artzainen eta Bardearen arteko harremanak bizirik dirau, Errege Abelbideari esker.

Bazkalekuak erabiltzeko eskubideak, XVI. mendean emanak –haren aldi balioduna tradizioz irailaren 18an hasten zen eta ekainaren 30a arte irauten zuen–, mendateen aprobetxamendua baldintzatzen du.  

Zaraitzun herri-lursailak zabalak badira ere, Zaraitzuko Ibaxak ondasun pribatiboak baino ez ditu kudeatzen, 9.000 hektarea inguru, Irati mendian, La Cuestión-Lizardoia mendian eta Erremendian kokatuak. Larreen 2.000 hektareen aprobetxamendua ordenantza orokor batzuek araututa dago, eta haietan zehazten da artzain-lekuak “Ibarreko bizilagun diren abeltzain guztiek, abereak herrietakoren batean erregistratuta dituztenek” aprobetxatu ahal dituztela.

 

Transhumantzia Zaraitzuko artzainen familietan transmititu da, eta egun bizirik dago, Pirinioetako eta Erriberako biztanleak konektatzen. Errege Bardeako Komunitateak, ASOBAR elkarteak (Asociación de Asociaciones de Bardenas Reales), hezkuntzaren eta kulturaren arloko ekimenek, eta Zaraitzuko Ibaxaren Batzorde Orokorrak tradizio horri eta artzaintzarako eta Pirinioetarako abereentzako bide berezi horri bizirik eustea helburu duten proiektuetan lan egiten dute.

Jarraian, etapen ibilbidea dago zehazturik, Óscar Prada Campañak “Cañada salacenca. Octubre 2020. Custodia del territorio en la trashumancia. Comunidad de Bardenas Reales de Navarra” azterlanean jaso zuen moduan. Azterlan horretan, hain zuzen, datuak daude jasota, argazkiak, egoera eta Errege Abelbiderako gauzatu litezkeen ekintzak, Zaraitzuko Andoni Mikeleiz abeltzain gaztearen familiarekin 2020ko irailean bertan ibili ondoren.

Errege Abelbidearen etapak Zaraitzutik

0.- etapa:
Tapla mendatea (1.350 m) – El Casalenco (1.040 m)

Distantzia: 10,5 km

Ibilbidea: Facería 10 /  PASADA 36 /  Jaurrieta-Aezkoa Zatoia erreka mugako pista / Sorginen Zubia / PASADA 26-TRAVIESA 16

1.- Etapa:
Borda de Jilko etxola, Erremendia (1.060 m) – Eparozko gaina (760 m)

Distantzia: 22 km.

Ibilbidea:  TRAVIESA 16:  Jaurrieta  Borda  de Jilko etxola – Facería Erremendia  (1.060 m)- Areta ( 1.172 m) Urraulgoiti / Milagrotik Aezkoarako ERREGE ABELBIDEA: Areta- Espille iturria, Atagorri (972 m) –Elkoazko troka (784 m)- TRAVIESA 13 Paco del Aska (976 m)- Bordal Alto Elkoaz putzua (896 m)- Eparozko gaina aterpea (760 m).

2.- Etapa:
Eparozko gaina (760 m) – Irunberriko aterpea (440 m)

 Distantzia: 22 km.

 Ibilbidea: Urraulgoiti TRAVIESA 13:  Eparozko gaina aterpea (760 m) – Ozkoidi -NA-2102  (587 m)- Urraulbeiti  NA-2100 gurutzagunea  Santsoainen  (514 m) – NA-150 gurutzagunea /  NA-2100 (480 m) – Arripodas /  NA-150 gurutzagunea / Areta ibaia (433 m)- Irunberri, Saso de Murillo (490 m), ERREGE ABELBIDEA Murillo el Frutotik Zaraitzu ibarrera: NA-178 gurutzagunea (479 m)- Irunberri, herrigunea – NA-2400 gurutzagunea / NA-8205 Irati ibaia (423 m) – Irunberriko aterpea (440 m).

3.- Etapa:

Irunberriko aterpea (440 m) – Sierra de Cáseda (644 m)

Distantzia: 21 km.

Ibilbidea: Irunberri ERREGE ABELBIDEA Murillo el Frutotik Zaraitzu ibarrera. Aterpea (440 m) – Oibar muga (659 m) – Aska Vivero (587 m) – Oibarko biltegia (636 m)- Atseden-gunea, Oibar NA-534 (557 m) – Oibar, herrigunea  (506 m)- Oibar  TRAVIESA 11, gainjartzea NA-534 (452 m) – Kaseda  Traviesa 1, NA-534 gurutzagunea Viscofan  (417 m) – Kaseda  NA-534 gurutzagunea-  Kaseda  zubia  (378 m) – Kaseda, aterpea (411 m) – San Zoilo (500 m) Sierra de Cásedako gaineko artegia (644 m)

4.- Etapa:
Sierra de Cáseda (644 m) – El Paso (411 m)

Distantzia: 22 km.

Ibilbidea: Kaseda  TRAVIESA 11 Sierra Cáseda artegia (644 m)- 2 gurutzagune NA-534-Alto de Pezuelos (655 m) – La Cruceta  – ERRONKARIKO ABELBIDEA  (540 m)-Zarrakaztelu, Corral del Zorro (376 m) – NA-128 gurutzagunea (373 m)- Bardea, El Paso (411 m)

5.- Etapa:
El Paso (411 m) – La Castellana (396 m)

Distantzia: 5,5 km.

Ibilbidea: Bardea, El Paso (411 m)- ERRONKARIKO ABELBIDEA-  La Castellana  (396 m). Distrito ganadero 11.

Bardeako Komunitatearekin lankidetzan garatutako proiektua

Centro de Montaña Abodi

Irati Abodi

Irati-Abodi Mendi Gunea, aduana zaharraren orubean kokatua (Pikatua), eraikin moderno eta funtzionala da, ipar eskiko materiala, elur-erraketak eta BTT bizikletak alokatzen dituena.

Ikusi

 

Centro de Montaña Abodi

Iratiko etxeak

Iratiko etxeetako harreragunea da turistek Iratiko oihanera sartzeko gehien erabiltzen duten sarreretako bat. Iratiko etxeak, Erregeren etxeak ere deituak, Elurretako Ama Birjinaren ermitatik 100 metrora daude. “Guarden etxea” delakoan ostalaritza-zerbitzuak, erakusketa-areto bat eta hitzaldietarako eta bileretarako gelak daude.

Ikusi

 

Remendia Erremendia junio 2022

Erremendia

Jaurrieta udalerrian dago, Abaurregainarako noranzkoan. Lekune natural eta aisialdirako eremu hau izen bereko mendatean dago, Aezkoa, Zaraitzu eta Urraulgoitiren artean.

Mendi-inguru eder eta ikusgarria da bere gailur eta ikuspegi paregabeei esker. Bertan ohikoa da ganadua ikustea larreak baitira.
Mendi-ibiliak egiteko bi bide markatu daude. Aparkalekua badago.

Ikusi

 

Errepideen egoera