Irati-Abodi Mendi Gunea

Egunero irekita, martxoaren 23tik apirilaren 7ra,

10:00etatik 18:00etara.

Irati-Abodi eski estazioaren egoera, martxoak 26, asteartea:

Irati-Abodin amaituta ematen dugu eski-denboraldia. Pisten erabilera turistikoa ezartzen da. Irati-Abodi basoa 20 cm-ko elurrez estalita esnatu da. Sarbideak irekita daude, kontuz ibili makinak lanean daudelako.
Zaten alokairua: Irekia.
Eski-materialaren alokairua: Itxita.

Informazio eguneratua Otsagabiako Turismo Bulegoan eskuragarri (T. 948 89 06 41)

Irati-Abodi Mendi Gunea, aduana zaharraren orubean kokatua (Pikatua), eraikin moderno eta funtzionala da, ipar eskiko materiala, elur-erraketak eta BTT bizikletak alokatzen dituena.

Mendi Gunea urte osoan zabalik dago, eta bertatik abiaturik ibilaldiak egin daitezke eta naturarekiko ukipenaz gozatu. Udaberrian, udan eta udazkenean Iratiko oihaneko zenbait txoko ezagut daitezke, bai eta Orhi mendia eta Pirinioetako beste gailur batzuk ere.

Irati-Abodi Mendi Gunea Iratiko oihaneko naturguneetan barneratzeko sarbideetako bat da, Iratiko etxeekin eta Erremendia lekune naturalarekin batera.

Zerbitzuak

Irati-Abodiko aparkalekuak: Mendi Gunera iritsi baino ehun metro lehenago aparkaleku handi bat dago, autokarabanentzako egokia.

Ordutegia
Irati-Abodi Mendi Gunea

Ordutegia 9:00etatik 17:00etara. Taberna, jatetxe eta informazio zerbitzuarekin.


Taberna-jatetxe
zerbitzua.
info@irati-salazarzaraitzu.com
Informazio eguneratua Otsagabiako Turismo Bulegoan eskuragarri (T. 948 89 06 41)

Gure instalazioak segurtasun osoz erabil ditzazuen, Osasun Publikoaren Institutuak adierazitako neurri guztiak ezarri ditugu.

PRECIOS-ESQUI-2022-2023

 2023/2024 DENBORALDIKO PREZIOAK 

ZERRILLAR
Download file: route5154001-CERRILLAR.gpx
OSABAKO GURUTZEA
Download file: route5154014-CRUZ_DE_OSABA.gpx
ZAMUKADOIA
Download file: route5153987-ZAMUKADOIA.gpx
KOIXTA
Download file: route5153995-KOIXTA.gpx
Centro de Montaña Abodi

Irati Abodi

Irati-Abodi Mendi Gunea, aduana zaharraren orubean kokatua (Pikatua), eraikin moderno eta funtzionala da, ipar eskiko materiala, elur-erraketak eta BTT bizikletak alokatzen dituena.

Ikusi

 

Centro de Montaña Abodi

Iratiko etxeak

Iratiko etxeetako harreragunea da turistek Iratiko oihanera sartzeko gehien erabiltzen duten sarreretako bat. Iratiko etxeak, Erregeren etxeak ere deituak, Elurretako Ama Birjinaren ermitatik 100 metrora daude. “Guarden etxea” delakoan ostalaritza-zerbitzuak, erakusketa-areto bat eta hitzaldietarako eta bileretarako gelak daude.

Ikusi

 

Remendia Erremendia junio 2022

Erremendia

Jaurrieta udalerrian dago, Abaurregainarako noranzkoan. Lekune natural eta aisialdirako eremu hau izen bereko mendatean dago, Aezkoa, Zaraitzu eta Urraulgoitiren artean.

Mendi-inguru eder eta ikusgarria da bere gailur eta ikuspegi paregabeei esker. Bertan ohikoa da ganadua ikustea larreak baitira.
Mendi-ibiliak egiteko bi bide markatu daude. Aparkalekua badago.

Ikusi

 

Errepideen egoera