Iratiko etxeak
Ekainaren 1etik aurrera, 10:00etatik 18:00etara, egunero egongo dira zabalik, TABERNA eta JATETXE zerbitzuarekin.
Informazio eguneratua Otsagabiako Turismo Bulegoan eskuragarri (T. 948 89 06 41)
Iratiko etxeetako harreragunea da turistek Iratiko oihanera sartzeko gehien erabiltzen duten sarreretako bat. Iratiko etxeak, Erregeren etxeak ere deituak, Elurretako Ama Birjinaren ermitatik 100 metrora daude. “Guarden etxea” delakoan ostalaritza-zerbitzuak, erakusketa-areto bat eta hitzaldietarako eta bileretarako gelak daude.
Harreragunea zabalik dago udaberrian, udan eta udazkenean; neguan, itxita. Beraz, urtaro horretan Irati bisitatu nahi izanez gero, egokiena da Irati-Abodi Mendi Gunetik sartzea.
Iratiko etxeen inguruan aisialdirako eta jolaserako guneak eta araututako aparkalekuak daude. Oso gomendagarriak dira BTT ibilbideak (400 kilometro baino gehiago Irati osoan) zein oinez egiteko bideak: Errekaidorra, baso-baliabideen historia azaltzen duena; Itsuosin ur-jauzia, Iratiko etxeetako bide zaharra, zentzumenen ibilbidea, Urbeltza erreka eta Zabaleta basoa.
Irati Abodi
Irati-Abodi Mendi Gunea, aduana zaharraren orubean kokatua (Pikatua), eraikin moderno eta funtzionala da, ipar eskiko materiala, elur-erraketak eta BTT bizikletak alokatzen dituena.
Iratiko etxeak
Iratiko etxeetako harreragunea da turistek Iratiko oihanera sartzeko gehien erabiltzen duten sarreretako bat. Iratiko etxeak, Erregeren etxeak ere deituak, Elurretako Ama Birjinaren ermitatik 100 metrora daude. “Guarden etxea” delakoan ostalaritza-zerbitzuak, erakusketa-areto bat eta hitzaldietarako eta bileretarako gelak daude.
Erremendia
Jaurrieta udalerrian dago, Abaurregainarako noranzkoan. Lekune natural eta aisialdirako eremu hau izen bereko mendatean dago, Aezkoa, Zaraitzu eta Urraulgoitiren artean.
Mendi-inguru eder eta ikusgarria da bere gailur eta ikuspegi paregabeei esker. Bertan ohikoa da ganadua ikustea larreak baitira.
Mendi-ibiliak egiteko bi bide markatu daude. Aparkalekua badago.