Irati-Abodi Mendi Gunea
Neguan, Irati-Abodi Mendi Gunea egunero egongo da zabalik
9:00etatik 17:00etara, taberna eta jatetxe zerbitzuarekin.
Informazio eguneratua Otsagabiako Turismo Bulegoan eskuragarri (T. 948 89 06 41)
Irati-Abodi Mendi Gunea, aduana zaharraren orubean kokatua (Pikatua), eraikin moderno eta funtzionala da, ipar eskiko materiala, elur-erraketak eta BTT bizikletak alokatzen dituena.
Mendi Gunea urte osoan zabalik dago, eta bertatik abiaturik ibilaldiak egin daitezke eta naturarekiko ukipenaz gozatu. Udaberrian, udan eta udazkenean Iratiko oihaneko zenbait txoko ezagut daitezke, bai eta Orhi mendia eta Pirinioetako beste gailur batzuk ere.
Irati-Abodi Mendi Gunea Iratiko oihaneko naturguneetan barneratzeko sarbideetako bat da, Iratiko etxeekin eta Erremendia lekune naturalarekin batera.
Zerbitzuak
Irati-Abodi Mendi Gunea
Larunbata eta igandea, 9:00etatik 17:00etara.
Taberna-jatetxe zerbitzua.
info@irati-salazarzaraitzu.com
Informazio eguneratua Otsagabiako Turismo Bulegoan eskuragarri (T. 948 89 06 41)
irati bortz kolore
Nafarroako Pirinioetan aurkituko duzue Orhi mendia. Iratiko basoaren goi-ibarrean dago, Itzaltzuko (hegoaldeko isurialdea) eta Larraineko (banalerroaren iparraldea) herrien artean. Mendikateko lehen 2.000 denez, pago-izeiari buruzko panoramikak eta mitoz eta kondairaz beteriko historiak ditu, eta, ondorioz, bertako biztanleentzako ikonoa da. Era berean, erronka ezin hobea da mendizaletasunean hasi nahi dutenentzat!
Mendi-ibilien proiektu honekin, Orhiren familiako kide izatera animatzen zaituztegu, haran hauetan turismoa egiten duzuenok. Eta konfiantzaz egin dezazuen, antzinatik abereek egindako bideetan barrena ibiliko baitzarete.
Gainera, nahiz eta seinaletika gutxi izan, edozeinek edozein egoeratan bere burua kokatzeko diseinatuta dago, lainoa dagoenean, mugikorra itzalita dagoenean, taldea banatzen denean…
Orhi mendia bisitatzeko abiapuntua “Irati-Abodi” Mendi Zentroko aparkalekua da, NA-2011 Frantziarako errepidean. Hortik 5 ibilbide proposatzen dira, 5 kolorerekin.
AUKERATU ZURE KOLOREA ETA ONGI PRESTATU ZURE IRTEERA.
Eta ez ahaztu Orhi, oso irisgarria izan arren, GOI MENDIA dela!
Pikatuako kiribila
Oso ibilbide laburra eta erraza, harrera-lekutik 50 m-ra. Lehen 400 m-ak lauak dira eta gurpil-aulkirako egokiak, zorua lehor dagoenean.
- ABIAPUNTUA: “Irati-Abodi” MENDI ZENTROKO aparkalekua
- ZAILTASUNA: OSO ERRAZA / Gurpil-aulkian: LAGUNTZAILEAREKIN
- DESNIBELA: 15 m
- LUZERA: 1,2 km
- IRAUPENA: 20´
- ITZALA: BAI %100
- URA: EZ
Muxumurru (Ibilbiderik laburrena)
Muxumurru (1626 m) Orhi tontorraren gailur-aurrea da. Sarrioa ikusteko gunea da, eta Irati sakonenaren gaineko begiratoki bikaina. Ibilbide hau ezin hobea da txikienak mendizaletasunean hasteko.
- ABIAPUNTUA: 10. kilometroaren kurba (tunelaren aurretik)
- ZAILTASUNA: GUTXI
- DESNIBELA: 80 m
- LUZERA: 4 km
- IRAUPENA: 1h 45´
- ITZALA: EZ
- URA: EZ
Muxumurru (Ibilbiderik luzeena)
Muxumurru (1626 m) Orhi tontorraren gailur-aurrea da. Ibilbide zirkular hau alternatiba bikaina da elurragatik, haizeagatik edo lainoagatik Orhin gailurra egitea gomendagarria ez den egunetan.
Irati-Abodi Mendi Zentrotik, bidezidorretik jaisti erreka nagusiraino, basoaren hondoan. Pasabidea zeharkatu ondoren, igoera zorrotza hasten da (566 m) Muxumurruraino, Irati sakonenaren gaineko bista bikainekin.
- ABIAPUNTUA: Irati-Abodi Mendi Zentroko parkina
- ZAILTASUNA: ERTAINA
- DESNIBELA: 566 m
- LUZERA: 10,5 km
- IRAUPENA: 3h 40’
- ITZALA: BAI %35
- URA: EZ EDATEKOA
Orhiko gailurra (ibilbiderik lalburrena)
Irati Abodi
Irati-Abodi Mendi Gunea, aduana zaharraren orubean kokatua (Pikatua), eraikin moderno eta funtzionala da, ipar eskiko materiala, elur-erraketak eta BTT bizikletak alokatzen dituena.
Iratiko etxeak
Iratiko etxeetako harreragunea da turistek Iratiko oihanera sartzeko gehien erabiltzen duten sarreretako bat. Iratiko etxeak, Erregeren etxeak ere deituak, Elurretako Ama Birjinaren ermitatik 100 metrora daude. “Guarden etxea” delakoan ostalaritza-zerbitzuak, erakusketa-areto bat eta hitzaldietarako eta bileretarako gelak daude.
Erremendia
Jaurrieta udalerrian dago, Abaurregainarako noranzkoan. Lekune natural eta aisialdirako eremu hau izen bereko mendatean dago, Aezkoa, Zaraitzu eta Urraulgoitiren artean.
Mendi-inguru eder eta ikusgarria da bere gailur eta ikuspegi paregabeei esker. Bertan ohikoa da ganadua ikustea larreak baitira.
Mendi-ibiliak egiteko bi bide markatu daude. Aparkalekua badago.